jueves, noviembre 25

Maitasun ezkutua

Sexu bereko pertsonen arteko maitasunaz hitz egitea tabu izan da denbora luzean. Alfred Douglas-ek, Oscar Wilderen maitasun grina piztu zuenak, idatzi zuen poema oso ospetsu egin da lesbianen eta gayen artean. "Bi maitasun" izenburua duen poema hori 1864. urtearen inguruan argitaratu zen, Oscar Wilde homosexuala izateagatik zigortu zuen prozesua egin baino urtebete lehenago.

Poema olerkariaren amets baten ingurukoa da: olerkariak bi pertsona aurkitzen ditu eta haietako bati izena galdetzen dio. Horrek erantzuten du: "Nire izena Maitasuna da". Beste pertsonaiak olerkariari esaten dio laguna gezurretan ari dela, benetako maitasuna bera dela, laguna iruzurtia dela eta haren benetako izena "Lotsa" dela. Orduan, lehenengo pertsonaiak baieztatu egiten du bigarrenak esandakoa, eta hau esaten du: "Ni naiz izena adieraztera ausartzen ez den maiatsuna".

Poemari buruz egiten den interpretazioa ondokoa da: bi maitasun-motaren agerpena dela, maitasun heterosexualaren eta maitasun homosexualarena, hain zuzen ere; edo bestela esanda, bidezkoa dela aldarrikatzen duenaren eta, antza, bere buruaz lotsatu behar duenaren agerpena. Hori baita, egiatan, sexu bereko pertsonekin harremanak izatea desiratzen duten pertsonek, dirudienez, eduki behar duten sentimendua: lotsa, alegia... pertsona bitxiak direla uste izatea, azken batez.

Esan beharrik ez dago, lesbianek eta gayek menderen mendetan pairatu dituztela horrelako konplexuak. Gaur egun ere, lesbiana eta gay askok lotsa sentitzen dute haien bizitzaren faseren batean. Eta badira lotsa hori inoiz gainditzen dutenak ere. Hau aldatu beharra dago...

Ikus ditzagun homosexualei erreferentzia egiten dioten zenbait terminu.
Anbiguoa, atsogizona, atzelaria, bekatu beldurgarria, "bollera", desbideratua, emagizona, hirugarren sexua, kamioilaria, luma, mari-mutikoa, mari-mutila, marikoia, maritxua, "tortillera", tribadismoa, naturaren aurkako bekatua, e. a.
Hitz horietako askok - eta gaiari buruz dagoen txiste kopuru bukaezina ahaztu gabe - homosexualen bizi kalitatea murriztu egiten dute eta hau onartezina da gaur egungo XXI. mendean. Ezin da ukatu erakunde askok honelako zilegizkoak ez diren mugimenduen kontra borrokatzen dutela, baina gaia honela planteatu beharko genuke: zergatik homosexualei lagundu behar zaie eta ez heterosexualei? Hau da, zergatik bihurtu dira laguntza behar duten giza taldea? Zergatik bilakatu dira ezberdinak?

Galdera hauen atzean, modu batean zein bestean, HOMOFOBIA terminu beltza aurki dezakegu... baina hau beste egun baterako utziko dut.

Hemen duzue sexu aniztasunari buruzko bideo esanguratsu bat.
Ondo izan...

No hay comentarios:

Publicar un comentario